Uda igaro ostean, musikaren munduak ez du geldialdirik. Udazkena gerturatu ahala disko berriak kaleratuko dira gure diskoetxetan. Bidehuts ekoiztetxearen zigilupean argitaratuko dira, Joseba Irazokik eta Willis Drumondek kaleratuko dituzten diskoak.
Joseba Irazoki, Berako gitarra jotzaileak disko berria kaleratuko du. Azkenaldian, hainbat taldetan jardun ostean bere gitarra bonbo eta beste tramankuluekin eginiko kantuak plazaratuko ditu Oso Banda izeneko disko berri honetan.
Willis Drumond taldeak azaroan labetik aterako duen disko berria, Tolosako Bonberenea aretoan grabatuta dago Karlos Osinaga eta Iñigo Irazokiren parte hartzearekin. A ala B izena izango duen lan berri hau Kanadara eraman zuten, nahasketak egiteko, besteak beste The Drones, The Mess Hall eta Liam Finnekin lan egin duen Burke Reid ekoizlearen eskutik.
Bestalde, hil honetan Betagarri taldeak, uda estudiotan pasa ostean,20 kanta berri jasoko dituen diskoa kaleratuko du.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.