Udaltop 2010: HezHiz-en lau hankak
Onintza Irureta| 2010-04-27

handitu txikitu

Hizkuntza Heziketarako programa 2008an jarri zuen abian Urtxintxa Eskolak. Ikastetxeetan ari dira lantzen. 12 eta 16 urte arteko gazteekin euskararen erabilera areagotzeko, hizkuntzei buruzko usteetan eta euskararen gaitasunean eragiten saiatzen dira. Jaime Altuna Urtxintxa Eskolako kideak eman zituen azalpenak. HezHiz programa azaltzeko ondoko lau hankak deskribatu zituen.

1.Hanka: Gazteek hizkuntzekiko dituzten usteak, iritziak, kezkak, gogoetak… landu nahi ditugu. Pello Jauregiren hautemateen parekoa litzateke kontzeptu hau, gutxi gorabehera. Ikasleei, eskola orduetako saioetan galdetzen diegu ea hizkuntzak zailak eta errazak diren; zergatik dauden hainbeste hizkuntza munduan; onura ala maldizioa den hainbeste hizkuntza izatea… Helburua da hausnartzea, konsziente izatea.

2.Hanka: Euskaraz aritzeko gaitasuna dugula esaten dugunean zertaz ari gara? “Ba al dakizu xakean?” galdetuz gero zer erantzungo genuke? Nik esango nuke piezak mugitzen badakidala, baina jokatzen… Hizkuntzarekin berdin, jakin bai, baina testuingurua aldatuz gero gaitasun bera dute gazteek euskaraz aritzeko? Batez ere eremu ez formaletarako gaitasunaz hausnartu behar dugu.

3.Hanka: Jon Sarasuaren “ardura komunitatea” kontzeptua dakarkit hona. Gazteek hartu behar dute motxila hori, heredatu behar dute ardura hori, baina motxila hori arina litzateke, ez luke zertan beti txarra izan.

4.Hanka: Lankidetza da HezHiz moduko programak gauzatzeko laugarren eremu garrantzitsua. Lankidetza udalen, ikastetxeen, aisialdiko taldeen, hizkuntza kudeaketarako dauden enpresen artean.

Aurreko sarrerak:

- Udaltop 2010. Kultur Kabia nerabe arrantzan.

- Udaltop 2010. Pello Jauregiren yin-yang-ak.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia