Udaletan euskara babesteko eskatu dute hainbat herritan

  • Kontseiluak deituta, hemeretzi udalerritan elkarretaratze koloretsuak egin dira, Udalek euskararen normalizaziorako neurriak har ditzaten eskatzeko.


2014ko apirilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskararen normalizaziorako Kontseiluak deituta Arrasaten egindako elkarretaratzea. (Arg: Deba Goiena)

Estatuen esku-hartzeak gelditu lemapean egin dira elkarretaratzeak, ondorengo herri hauetan: Agurain, Arrasate, Azpeiti, Basauri, Bergara, Erandio; Errenteria, Galdakao, Lekeitio, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ondarroa, Ordizia, Otxandio, Pasaia, Soraluze, Tolosa eta Zarautz.

Erandioko plazan bildutako herritarrak.

Tolosako udaletxearen parean haur, gazte eta helduak koloretako eskuak jasota.

Zarautzen egindako protestan, euskaraz bizitzeko nahia kaleratu zuten.

Ikusi argazki galeria osoa, Kontseiluaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude