Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketa bihar hasiko da

  • Udalbiltza auzian auzipetuak dauden 22 euskal herritar Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bihar, hautetsiak ziren garaian erakunde horretan izan zuten parte hartzeagatik. Zehazki ETAko kide izatea leporatzen diete auzipetuei, baina haien kontrako akusazio zehatzik ez dago, ez herri akusazioaren idatzian (Dignidad y Justicia elkarte ultra-eskuindarra), ez fiskalaren idatzian, Udalbiltzaren egitasmoetan parte hartzea baino ez.


2010ko uztailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Madrilgo babes taldearen bilkura Auzitegi Nazionalean

Auzipetuen abokatuek behin baino gehiagotan salatu dute haien kontrako frogarik ez dagoela eta polizien interpretazioak direla froga modura erabili nahi direnak. Bestalde, salatu dute defentsarako aukera erabat murriztu diela Auzitegi Nazionalak, aurkeztutako lekuko, peritu eta froga ia guztiak ukatu ondoren. Hain zuzen, egoera horren aurrean, Demokrazia eta Giza Eskubideen Europako Abokatuen Elkarteak (ELDH) ordezkariak bidaliko ditu Madrilera behatzaile gisa.

Udalbiltzako auzipetuek elkartasun eta babes ugari jaso dute jadanik oso esparru ezberdinetatik. Joan den astelehenean, esaterako, alderdi ugaritako ordezkari politikoek (EAJ, ezker abertzalea, PSE, PSN, EA, Aralar, EB), eta sindikatuetako, gizarte erakundeetako eta kulturako izen ezagunek manifestua sinatu zuten Udalbiltzako auzipetuen absoluzioa eskatuz. Larunbat honetan, bestalde, manifestazioa egingo dute Bilbon Udalbiltza aske! lelopean.

ARGIAk aste honetako alean erreportaje zabala dakar Udalbiltza auziaren inguruan (irakurri PDF formatuan). Bestalde, ARGIA.com-ek jarraipen berezia egingo dio epaiketari iraun bitartean, prentsan atera diren artikuluen bilduma eginez eta epaiketaren gorabeherak aztertuz.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude