Txirri, Mirri eta Txiribitonek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertua Bilbon

  • 40. urteurrena ospatzen ari dira Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak aurten eta asteartean kontzertua eskainiko dute Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) batera. Easo-txiki eta Araotz-txiki abesbatzek ere parte hartuko dute arratsaldeko 19:00etan hasiko den kontzertuan.


2012ko abuztuaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Txirri, Mirri eta Txiribiton.

Juan José Ocónek zuzenduko du EOS ekitaldi berezi horretan. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ondoan ariko dira euren kide juniorrak ere.

Ospakizuna dela eta, pailazoek euren webgunean adierazi dute oso gazte hasi zirela pailazo, "guztiz burugabe ginenean" eta jada "nahikoa zahar" direla. "Baina kaskatuta ez eta gutxi gora behera lehen bezain burugabeak" izaten jarraitzen dute. Hirurek "pixporreo" gogoz jarraitzen dute. "Besteak beste, ekitaldi moñoño hau prestatu dugu Euskadiko Orkestrarekin batera nahi duen guztiak gurekin batera ospa dezan barrearen festa".

Informazio gehiago:

Irakurri ARGIAren 2.315. zenbakian Miel A. Elustondok 40. urteurrenaren harira Txirri, Mirri eta Txiribitoni egindako elkarrizketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude