Datorren asteko zenbakian, Ezker Abertzaleko kide Txelui Morenorekin egindako elkarrizketa argitaratuko dugu. Elkarrizketa ETAk Paris inguruetan jendarme bat hil aurretik egin genuen. Dena den, ondoren, Ezker Abertzaleak Dammarie-Les-Lys herrian gertatutakoari buruzko balorazioarekin bat egin duela adierazi digu. Hona elkarrizketaren aurrerapen gisa zenbait adierazpen:
1. Zutik Euskal Herria agiria hizpide:
"Ezker abertzaleak debate bat egin du, ez edozein debate, debatea maiuskulaz baizik"
2. Biolentziaren gaitzespenari buruz:
"Hedabide batzuek ito nahi gaituzte puntu horrekin. Hara, eta Jon Anza torturatua eta hila izan dela argitzen bada, zer gertatzen da? Gobernuari ez zaio errepresioaz galdetu behar, horrek ez du prozesu demokratikoan eragiten?"
3. Alderdi politikoen arteko harremanez:
"Lubakiak estali eta zubiak eraiki behar dira"
4. Nafarroako ezkerreko abertzaleen zatiketaz:
"Guk ez dugu zatituta jarraitu nahi, guk elkarlana sustatu nahi dugu. Prozesu demokratikoa garatu ahala, gogoetak buruarekin egin behar ditugu, ez erraietatik"
5. NaBai-n parte-hartzearen inguruaz:
"Fase politiko berri batean gaude. Denok umilagoak izan behar dugu, denok gauzak argitasun gehiagoz planteatu behar dugu. Oraindik ere badago elkargune abertzalea osatu nahi duena, baina gu kanpo utzita"
[Sartu Mikel Asurmendiren blogean, antzeko artikulu gehiago irakurtzeko]