Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Twitter galizierara itzultzeko baimena eman du enpresak

2012-09-21
alde 0    kontra 0
Twitter galegoz izateko kanpainarako logoa.

Twitter ingelesetik galizierara itzultzeko borondatea azaldu zuen erabiltzaile taldeak, bart jakin du Twitter sare sozialaren enpresak, baimena eman duela itzulpena egiten hasteko. Euskal eta katalan hiztunek egin duten moduan, ia 15.000 erabiltzaile galiziarrek AEBetako enpresa erraldoiari eskatua zioten Twitter galizierara itzultzeko baimena, baina gaur arte ez dute lortu.

Enpresa multzoka aritu da tresna itzultzeko baimenak ematen eta gaur arte euskara eta katalana ziren azken multzoan sartutakoak. Multzo horretakoak izan dira katalana, ukrainiera, greziera, txekiera, afrikaansa eta euskara. Horiek baino lehen, Twitter 28 hizkuntzatan zegoen. Euskararen eta katalanaren bultzatzaileek otsailean lortu zuten baimena eta uda ondorenerako biak itzulita eta erabilgarri daude. AEBetako enpresak adierazi duenez, galegoarekin batera ondoko hizkuntzek lortu dute baimena Twitter itzultzeko: Irlandako gaeliko modernoak, tamilerak, serbierak, bulgarierak, kurduak, vietnamerak, kroazierak, letonierak, bielorrusierak, bengalerak, albanierak eta eslovakierak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Galicia Confidencial
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys