Piztu Ezazu Argia 970x90

Twitter euskaraz uztailaren 5etik aurrera, itzulpena amaituz gero

2012-06-20
alde 0    kontra 0
Twitter euskaraz jarri ahal izango da uztailaren 5etik aurrera

Twitterrek iragarri du bere interfazea euskaraz erabilgarri egongo dela uztailaren 5etik aurrera, itzulpena %100ean amaituz gero. Egun, %36 dago itzulita Twitter.com-en, glosarioa amaituta dago. 

Hala ere, sare soziala euskaratzen lagundu duten erabiltzaileek dagoeneko euskaraz jar dezakete Twitterren interfazea, Beta bertsioan. Horretarako, ezarpenetan, hizkuntza aldatu besterik ez dute egin behar. Euskararekin batera, beste bost hizkuntzatan ere erabili ahalko da sare soziala: katalana, afrikaansa, txekiera, greziera eta ukrainera.

Itzulpen kolektiboa

Twitterren dabilen euskaldun askok sare sozialeko arduradunei zerbitzu hauek euskaraz izateko eskaerarekin mezuak bidali ostean, joan den maiatzean Twitterrek adierazi zuen euskaratzeko gunea ireki zuela. Ordutik, Twitter itzultzen ari da jendea, horretarako propio prestatutako gunean, esaldiz esaldi.

Beta fasean ikus daitekeenez, oraindik itzulpena ez dago amaituta eta uztailaren 5erako amaitu nahi lukete.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys