Piztu Ezazu Argia 970x90

Twitter euskaraz abuztuaren 6rako izan liteke ofiziala

2012-07-26
alde 0    kontra 0

Euskarazko itzulpena abuztuaren 6an publiko egiteko moduan dagoen galdetu du Twitterrek. Inkesta labur bat betetzeko eskatu die erabiltzaileei, itzulpenari buruz duten irirtzia eman dezaten. Batetik, iritzia zein hizkuntzaren gainean (euskara) eman nahi den galdetu die Twitterrek. Bestetik, itzulpena prest ote dagoen pentsatzen duten ala ez.

Twitter euskaratzeaz euskal komunitatea arduratu da eta itzulpen osoaren %92 dago onartua. Itzulpen ia guztia egina dago, eta falta den %8a egindako proposamenen artean onenak hautatzea da. Itzulpenean edozeinek lagun dezake translate.twitter.com helbidean. 

Twitterren dabilen euskaldun askok sare sozialeko arduradunei zerbitzu hauek euskaraz izateko eskaerarekin mezuak bidali ostean, joan den maiatzean Twitterrek adierazi zuen euskaratzeko gunea ireki zuela. Ordutik, Twitter itzultzen ari da jendea, horretarako propio prestatutako gunean, esaldiz esaldi.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys