TV3

TV3ren aldeko manifestazioa deitu dute Valentzian

  • Valentziarrek otsailaz geroztik ezin dute ikusi Herrialde Katalanetan katalanez emititzen duen telebista publikoa. Valentziako Gobernuak 2007az geroztik oztopo asko jarri ditu telebista kate hori valentziarrek ikus ez dezaten.


2011ko apirilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Herritarrek haien kabuz errepikagailuak altxatzeagatik isunak jartzen ari da azkenaldian, eta Acció Cultural del País Valencià elkartea hormaren kontra jarri du zama ekonomikoa dela-eta. Otsailaz geroztik Valentziako herri askotan egin dituzte TV3 ikusi ahal izateko aldarrikapenak eta bilkura handiena, apirilaren 16an, Valentzia hiriburuan, egingo dute. Lau urte oholtzatik kanpo egin dituen Lluís Llach kantariak salbuespena egin eta Feliu Venturarekin batera abestuko du egun horretan.

Informazio gehiago aurkituko duzue Acció Cultural del País Valencià ekimenaren sortzailea den elkartearen buletin honetan.

Irakurgai duzu ARGIAk 2010ean TV3ri buruz argitaratu zuen artikulua.

Sartu Onintza Irureta Azkunere blogean hizkuntzekin lotutako sarrera gehiago irakurtzeko


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TV3
2019-04-09 | ARGIA
TV3 eta Catalunya Radio, auzipetuen aulkian

Urriaren 1eko erreferendumarekin loturan, bi hedabideotako zuzendariak auzipetu dituzte. Orotara 32 dira auzipetuak.


2018-01-25 | Andoni Mikelarena
'Pòlonia' saioa (besteak beste) arriskuan, Espainiako Ogasunak TV3ri 167 milioi euro eskatu ostean

Espainiako Ogasunak Kataluniako Irrati Telebista Publikoari 167,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio, 2015 eta 2018 urteen arteko BEZaren prozeduragatik. Hedabidea egoera ekonomiko larrian utzi du erabakiak eta zenbait saio kendu litzake.


2017-11-05 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]


2017-10-30 | ARGIA
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik

Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol... [+]


Pantailaz beteriko munduan euskararentzat leku bila

Telebista, tableta, mugikorra… batetik bestera egiten dugu salto informazio bila egunero. Joera hori “pantaila anitz” bezala ezagutzen da eta eskaintzen dituen erronka eta aukerez aritu ziren ostegunean Donostiako San Telmo museoan, Iametzak, ARGIA eta... [+]


Eguneraketa berriak daude