Tuterako Argia ikastolak ‘Badira, Bagara’ dokumentala aurkeztuko du ostiralean

  • Badira, Bagara dokumentala aurkeztuko du Tuterako Argia Ikastolak ostiralean, Donostiako Basque Culinary Center aretoan. Erriberako familiek euren seme-alabek euskaraz ikas dezaten egin behar duten ahalegina erakusten duen ikus-entzunezkoa da. 19:30tan hasiko da aurkezpena.


2013ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

1986ko Euskararen Foru Legeak hiru zatitan banatzen du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez euskalduna. Azken hau, Erriberako 14 herrik osatzen dute, eta bertan, administrazioak ez du euskarazko hezkuntza sustatzen. Hori dela eta, Tuterako Argia ikastolara joatea da eskualdean euskaraz ikasteko aukera bakarra .

28 urtez, inguru erdaldunari, autobus bidaia luzeei, diru-sarrera ezari eta beste hainbat trabari egin behar izan diote aurre guraso eta irakasleek, bertako haurrek euskaraz ikasteko aukera izan dezaten. Errealitate hori plazaratzea da Badira, Bagara dokumentalaren xedea.

Honakoa da Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prolek egin duten ikus-entzunezkoaren trailerra:

Badira Bagara trailerra from badirabagara on Vimeo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude