Tunisiako matxinada ulertzeko hiztegia

  • Jada 66 hildako baino gehiago eragin ditu Tunisiako gazteak gobernuaren aurka eragiten ari diren erreboltak. Vilaweb agerkari katalanak matxinadaren aktore nagusiak deskribatzen dituen hiztegia sareratu du, hamabi kontzeptutan argazki orokor bat ulertzeko aukera emanaz. Euskaraz irakurgai duzu hemen.


2011ko urtarrilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Tunisiako matxinada

ActuTunisie: Erreboltaren nondik norakoak jarraitzeko aukera ematen duen Twitter kontuetako bat.

Ammar: Hala deitzen zaio zentsurari Tunisian Habib Ammar Barne sailburu ohiarengatik. Bereziki Interneteko zentsura bultzatu du Ammarrek.

Ben Alí. Zine el Abidine Ben Alí. Tunisiako presidentea 1987az geroztik. Burgibaren lekua hartu zuen, hura "ezgauza" deklaratua izan ostean. Burgiba izan zen presidente bakarra Tunisiak independentzia lortu zuenetik. Herrialdea printzipio demokratikoetarantz bideratzen ari zela zirudien unean guztiz aldatu zuen jarrera eta aspaldian gogoratzen diren posiziorik autoritarioenetara eraman du.

Blogariak. Urtarrilaren 6an sei blogari tunisiar ezagun atxilotu zituen poliziak. 

Hildakoak: Hilabete batean gutxienez 66.

Independentzia: Frantziak 1956ko martxoaren 20an onartu zuen Tunisiaren independentzia, baina Bizerteko base militarra bertan mantenduz. Honek, ondoren, herrialdeko militarrekin gatazka istilutsua eragingo zuen. Bizerte Tunisiari itzuli zitzaion 1963an.

Langabezia: Erreboltaren arrazoi nagusia. Gazte gehienak langabezian daude eta bi Tunisia daudela salatzen dute: turistek ikusten dutena (eta horientzako bizi dena) eta gainerakoek egunero pobrezian bizi behar dutena. Sidi Bouzid-en, errebolta hasi zen lekuan, langabezian daude unibertsitate ikasketak dituzten gizonezkoen %25, eta emakumezkoen %44.

Mohamed Bouazizi. Abenduaren 17an Sidi Bouziden bere buruari su eman eta zaurien ondorioz, 2011ko urtarrilaren 4an hil zen 26 urteko gazte tunisiarra. Suizidio hau izan zen matxinaden hasiera. Bouazizik fruituak saltzen zituen baimenik gabe eta bere buruaz beste egin zuen poliziak bere merkantzia konfiskatu ondoren. Bouazizi diplomatu langabeetako bat zen (unibertsitate ikasketak amaitu ondoren, bizirauteko lan ilegalak egin behar dituzten gazteak), matxinadak bultzatzen ari den talde sozialeko kidea.

Nawaat.org. Matxinadari oinarritutako informazioa publikatzen duen webgunea.

Tunisia operazioa. Tunisiako gobernuak kudeatutako webguneen aurka Anonymous erabiltzaileak egindako eraso koordinatuak. Gobernuak zenbait webgune eta Facebookeko profilen aurka eginez erantzun zuen. Guzti horrek sarearen defentsarako mekanismoen zabaltze bat ekarri zuen, nola sahiestu zentsura azalduz.

Trabelsi. Ben Alí presidentearen emaztearen familia dira trabelsitarrak. Tunisiako mafia kontrolatzen dutela esaten da, eta herrialdeko pertsonaiarik gorrotatuenetakoak dira.

Ustelkeria: Tunezen zabaldutako praktika orokorra. Batez ere, aginte kupulan daudenen artean. Wikileakseko zenbait filtrazio ustelkerian zentratuak izan ziren eta polemika handia sortu zuen sarean Tunezko herritarren artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tunisia
Desertuan hil arren, ez ziren zenbakiak, izena zuten: Fati eta Marie

Zalaparta sortu du Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilik ikus zitezkeen ama alaba batzuen argazkiak. Migratzaileak zenbaki gisa tratatu arren, Fati eta Marie izena zuten pertsonak ziren.


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


EB-Tunisia akordioa etetea galdetu du Human Rights Watch erakundeak

22 testigantzetan oinarriturik, Tunisiako Poliziak etorkinen aurka bideratu gehiegikeriak biltzen dituen txostena plazaratu du Human Rights Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Egoera ikusita, uztailaren 16an Tunisiarekin izenpetu migrazio-politikaren akordioa etetea galdetu dio... [+]


2023-07-17 | Leire Artola Arin
EBk mila milioi euro emango dizkio Tunisiako Gobernuari, Europara doazen migratzaileak kontrolatu ditzan

Igandean sinatu zuten akordioa, baina Tunisiako agintariek argitu dute herrialdea ez dela Europatik itzularazten dituzten Saharaz hegoaldeko migratzaileen “harrera gune” bihurtuko, eta soilik Tunisiakoak hartuko dituela bueltan.


Eguneraketa berriak daude