Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Transgenikoen kontrako protestak egingo ditu Occupy Monsanto sareak AEBetan

2012-09-07
alde 0    kontra 0
Atlantako ekintzaileen protestarako afixa.

Irailaren 17an aste osorako protestak hasiko dituzte Ameriketako Estatu Batuetako San Luis hirian, Monsanto Korporazioaren sorterrian, hain justu. 60 herrialdetan baino gehiagotan egingo dira protesta ekintzak, gehienak AEBetan eta beste batzuk Argentinan, Kanadan, Alemanian eta Indian, besteak beste. Ekintzak noiz eta non egingo diren helbide honetan ageri da.

Occupy Monsanto sareak mundu mailan transgenikoak saldu eta erostea gaitzesten du eta azpimarratu du transgenikoek ingurumenean eta gizakien osasunean duten eragina handitzen ari dela. Haien leloetariko bat hauxe da: "Genetikoki eraldatutako produktuak itzul daitezela laborategira".

Jaye Crawford, Atlantako Krimen Genetikoko Ataleko kidearen ustez, "zerbaitek huts egiten du, Laranja Agentea sortu zuen produktu kimikoen enpresak berak elikagaien industria kontrolatzen baitu". Crawforden lagun Ariel Vegosen-en iritziz, "Monsanto da genetikoki eraldatutako uzta gehienen elikatzailea eta haren jarduna gelditu behar da, zeren eta nekazaritza osasuntsua kaltetzeko gai dira, haziak barreiatzearen ondorioz".

Occupy Monsanto sareko kideen ustez, irailaren 17ko protestek arrakasta baldin badute hedabideetan, AEBetako herritarrek hauteskunde bezperetan zalantza gehiago izango dituzte elikagaien industriaz eta hori garrantzitsua da, erakundeek baitute AEBetako elikagai politika zehazteko boterea.

Informazio gehiago:

Sustrai Colinak Eric Gueret kazetari frantziarrari egin zion elkarrizketa (Argia, 2012-05-20, 2323. zenbakia). Hark industria kimikoaren sarraskiak aztertu ditu hainbat dokumentaletan eta Monsantori buruz aritu zen elkarrizketan.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys