Hilaren 24tik 26ra bitartean egingo da Bidasoa Folk Jaialdia, Irun, Hendaia eta Hondarribian. Herri musika eta musika garaikidean oinarritzen diren musikari eta taldeak izango dira bertan, Euskal Herrikoak eta Irlandatik, Mexikotik, Kataluniatik eta Frantziako eta Espainiako estatuetatik etorriak.
Hamabigarren edizio honetan, Javier Paxariño, Josete Ordoñez, Manu de Lucena, Javier Ruibal, Iñaki Salvador, Paco Ibañez eta Las Migas, Calan, Boulevard des Airs eta Mono Blanco taldeak ariko dira, ostiralean hasi eta igandera bitartean antolatuko diren emanaldietan.
Antolatzaileen hitzetan, tradizioa eta modernotasuna uztartzen dituen "jaialdi guztiz abangoardista" da Bidasoa Folk. "Autore musikari eta flamenkoari eskaini nahi izan diogu aurtengo jaialdia, nahiz eta jai giroko doinuak ere badauden, batez ere zelta estilokoak".

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.