Torturatu egin dituztela salatu dute Igerategik eta Otañok

  • Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileari torturatu egin dituztela adierazi diote asteartean atxilotu zituzten Iñaki Igerategi eta Juan Inazio Otaño andoaindarrek, eta honek Soto del Realeko (Espainia) espetxera bidali ditu ETAko kide izatea egotzita.


2012ko otsailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Iñaki Igerategi eta Juan Inazio Otaño.

Atzo goizean kendu zieten inkomunikazio aldia, eta arratsaldean pasa ziren epailearen aurretik, nahiz eta biek uko egin deklaratzeari. Bi egun eta erdi egin dituzte inkomunikatuta.

Inputazioaren inguruko daturik ez da, defentsa abokatuei ez baitzien autorik eman epaileak. Garak Auzitegiko iturriak zitatuz aurreratzen duenez, epaileak "iraultza zerga" kobratzearekin lotu ditu, nahiz eta abokatuek oraindik ez duten jaso Igerategi eta Otaño espetxera bidali izana justifikatzen duen argumenturik. Abokatuek atxilotuekin hitz egiteko aukera izango dute gaur, eta jada jakinarazi dute torturengatik salaketa jarriko dutela.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude