Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Tommy Lee Jonesek ere Zinemaldiko Donostia Saria jasoko du

2012-08-30
alde 0    kontra 0
Tommy Lee Jones.

Tommy Lee Jones aktorea ere omenduko du aurtengo Donostiako Zinemaldiak. Donostia Saria jasoko du AEBetako aktore beteranoak, ibilbide oso baten sari gisa. Bigarren mailako aktore onenaren Oscar saria irabazitakoa da besteak beste, The fugitive filmean egindako lanarengatik. Asteartean iragarri zuen Zinemaldiak Oliver Stonek eta Ewan McGregorrek ere jasoko dituztela aurten Donstia Sariak.

Lau hamarkadako ibilbidea egin du Jonesek zineman. 1970ean egin zuen debuta Love Storyrekin. Dena den, 1990eko hamarkadan iritsi zen bere momentua: The fugitive pelikulan egindako lanarengatik Oscarra jaso zuen 1993an; bi urte lehenago finalisten artean izan zen, JFKn jokatu zuen bigarren mailako rolarengatik.

Film horiek edo Men in black sagak lortutako arrakastak, Hollywooden hoberen kobratzen duten aktoreen zerrendara eraman zuten Jones.

Aurrera begira dituen proiektuei dagokienez, Steven Spielbergen agindupean Abraham Lincolnen biopicean parte hartuko du, Thaddeus Stevensen rola jokatuz. Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak sailean Meryl Streepekin batera protagonista den Hope springs filma eskainiko dute.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys