Tolosan gotorturik zegoen Mohammed Merah hil du poliziak

  • 11:50 Frantziako gobernuak Mohammed Merah hilda dagoela baieztatu du.

    11:45 AFPren arabera hiru polizia "larri" zauritu ditu susmagarriak.

    11:35 AFP agentziak dioenez susmagarria hilda dago.

    11:30 AFP albiste agentziaren arabera tiro-sorta luzeak eta leherketak entzuten ari dira.


2012ko martxoaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Poliziak ustezko hiltzailearen etxea inguratu du.

11:20 Frantziako Barne Sailak aitortu du ez dakitela Mohammed Merah bizirik dagoen ala ez.

11:10  Frantziako Barne Sailak ez du konfirmatu polizia etxera sartu denik, baina "mugimenduak" aitortu ditu.

10:50 France 2 telebista katearen arabera, RAIDeko agenteak Tolosan (Okzitania) gotorturik dagoen gaztearen etxera sartu dira.

Martxoak 21, asteazkena

Frantziako poliziak duela bi egun Tolosan (Okzitania) ustez zazpi pertsona hil zituen pertsona inguratuta du etxebizitza batean eta berarekin negoziatzen ari dira. Goizaldeko 3:00etan hasi da operazioa eta hiru polizia zaurituak izan dira susmagarriarekin izandako tiroketan. Claude Gueant Frantziako Barne ministroak jakinarazi duenez, ustezko hiltzailea aljeriar jatorriko 24 urteko gaztea da eta bere burua Al Kaeda taldearekin lotu du.

Barne ministroak gaineratu duenez, susmagarriak bere ekintzak "Palestinan hiltzen dituzten haurrengatik eta Frantziako armadak atzerrian egin dituen esku hartzeengatik mendeku hartzeko" egin zituela esan du.

Frantziako hainbat hedabideren arabera, polizia interneti esker iritsi da susmagarriarengana. Izan ere, egun batzuk lehenago bere ustezko biktimetako batekin harremanetan jarri zela uste da, motor baten salmentaren aitzakiarekin. IP helbidearen identifikazioari esker poliziak susmagarriaren anaia aurktiu eta atxilotu du.

- Jarraitu albistea zuzenean (frantsezez): Le Nouvel Observateur eta Le Monde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Eguneraketa berriak daude