'To Shoot an Elephant', Palestinarren aurkako sarraskiaren lekuko
2010-01-14

handitu txikitu

Mohammad Rujailah eta Alberto Arceren To Shoot an Elephant dokumentala Euskal Herriko hainbat gaztetxe, kultur etxe eta elkartetan proiektatuko da astelehenean. Israelek Gazaren aurka abiatutako berun urtua operazioa amaitu zenetik urte bete igaroko da egun horretan. 1.450 hildako eta 5.570 zauritu utzi zituen sarraskiak, eta egun hau baliatu nahi izan dute sarraskiaren testigu izan zirenek Israelen politikarekin amaitzea ezinbestekoa dela aldarrikatzeko. Nazioarteko proiekzio global honen baitan, besteak beste, Bilboko La Bolsan, Santurtziko La Kelo gaztetxean, Urretxuko Gaztetxean, Errenteriako Mikelazulo Elkartean, Zarauzko Arrano tabernan, Etxauriko Udaletxean, Zizur Nagusiko gaztetxean eta Gasteizko Hikateneoan egingo dira emanaldiak. Guztiak mapa honetan ikus daitezke. Lizentzia librea duen dokumentala Eguzki Bideoak-ek banatzen du, eta Internetez ere deskarga daiteke.

- Irakurri Iñigo Astizek ARGIAren 2.214. zenbakian filmari buruz idatzitako erreportajea

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia