"Tindufen klima jasangaitza da, eta inoiz ailegatzen ez den irtenbide baten zain bizi dira"

  • Hassanna Duihi Saharako Presoen Babeserako Batzordeko ordezkariari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak. Hurrengo lerroetan elkarrizketako pasarte batzuk dituzue:


2011ko abuztuaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Hassanna Duihi

"Beti bezala jarraitzen dugu. Azken egunetan Marokoko Polizia modu bortitzean sartu da Aaiungo manifestazioetan, eta orain zauritu asko daude. Horregatik diot egoerak beti bezala jarraitzen duela; bortxaketak daude, atxiloketak, manifestazioetan parte hartzen duten gazte sahararren bahiketak..."

(...)

"NBEren esku hartzerik ez badago, Marokok ezartzen digun izuaren eta torturaren mende jarraituko dugu aurrerantzean ere".

(...)

"Tindufen (Aljeria) bizi diren gure senitartekoen egoera dramatikoa da. Hango klima jasangaitza da, eta inoiz ailegatzen ez den irtenbide baten zain bizi dira. Gerrarik ez dagoenez, NBEk eta Europako Batasunak ez dute ezer egiten, ez zaie gatazkan esku hartzea interesatzen. Horregatik, gure senitartekoak sufritzen bizi dira".

(...)

"Espainiak badu erantzukizuna. Izan ere, nazioarteko legeen arabera, Mendebaldeko Sahara ez da lurralde autonomoa. Madrilgo gobernua da lurraldearen indar administratzailea, eta Rabat, berriz, indar okupatzailea. Beraz, Espainia ere bada Mendebaldeko Sahara okupatuta egotearen erantzule".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude