'The Wall Street Journal'-entzat euskararen aldeko politikak "inkisidoreak" dira
2007-11-07

handitu txikitu

The Wall Street Journal egunkari estatubatuarrak euskararen inguruko artikulu polemikoa kaleratu zuen atzoko (6) edizioan, Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera? (Euskal inkisizioa: Nola esango zenuke 'abeltzaina' euskaraz?) izenburupean. Titular horren azalpenak erreportajearen mamia zer-nolakoa den argitzen du: "Euskara ez da oso praktikoa gaur egungo bizitzarako. 'abeltzain' esateko hamar hitz daude, zaindu ohi diren animaliak bezain beste: artzain, astazain, behizain... Aldiz, termino modernoagoak gazteleratik hartu behar izan dituzte, euskarazko sustrai linguistikorik ez dutelako: aireportu, zientzia, demokrazia, independentzia...". Keith Johnson kazetariaren hitzetan, euskal instituzioak euskara "bizitza publikoko bazter guztietan inposatzen ari dira". Hala, "euskararen erregimen zorrotza nagusitzen ari da". Besteak beste, Joseba Arregi EAJko Kultura sailburu ohiaren adierazpenak jaso ditu Jonhsonek. Haren ustez, euskararen aldeko politikak "urrunegi" iristen ari dira.

- AEKren Aizu! aldizkariak Keith Johnson elkarrizketatu zuen urrian, erreportajea osatzeko AEKren Bilboko bulegoa eta Lizardi euskaltegia bisitatu baitzituen kazetariak. Elkarrizketan esandakoen eta idatzi zuen artikuluaren artean bada alderik...

- Sustatun erantzun asko jasotzen ari da The Wall Street Journal -eko erreportajeari buruzko artikulua.

- Mike Morrisek, Ingelesa-Euskara hiztegiaren egileak, Keith Johnsoni erantzun dio. Izaronews.com webgunean duzue irakurgai erantzuna.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
  • Iruzkina idatzi(1)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • AEKren prentsa bulegoa - 2007-11-07 20:08:25: Keith Johnson kazetari eta filologoa AEKra hurbildu zen euskararen berreskurapenaren gainean erreportajea egiteko asmoz. Hori izan zen behintzat berak azaldutako helburua. AEK-k, Wall Street Journal zer-nolako egunkaria den jakinik ere, arduradunekin elkarrizketak zuzendu zizkion, baita euskaltegiko ikasleekin klasean egoteko aukera eskaini ere, ezkutatzeko ezer ez daukalako eta, are, harro dagoelako egiten duen lanarekin. Horrela, Keith Johnson Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiarekin, Edurne Brouard Korrikako arduradunarekin eta Benito Fiz didaktika arduradunarekin elkarrizketatu zen. Halaber, Lizardi euskaltegiko hainbat klasetan egon eta ikasleekin mintzatu zen. AIZU! aldizkariak, berriz, kazetari estatubatuar baten bisitari bitxia iritzita, elkarrizketa egitea pentsatu eta hala egin zuen. Elkarrizketa hori AIZU!-ren 321. zenbakian argitaratu da eta duela aste bete dago kalean. AEK-k bere desadostasun osoa erakutsi dio Johnsoni emaitza ikusita. Batetik, berak hasieran azaldutako asmoa ez datorrelako bat erreportajearen nondik-norakoekin. Eta bestetik, erreportajeak iritzi jakin batzuk bakarrik erakusten dituelako, euskararen kontrakoak hain zuzen ere. Are gehiago, erreportajea iraingarria eta lotsagarria dela deritzo AEK-k, eta asmo txarrez eta euskararekiko errespetu falta izugarriz egina dagoela adierazi dio Johnsoni berari.

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia