"Terrorearen aurkako gerra" 20 urtez luza dezakete AEBek

  • Michael Sheehan-ek, AEBetako Operazio Berezietarako Defentsaren alboko idazkariak, Zerbitzu Armatuen Batzordeari adierazi dionez, Pentagonoak ez dauka duela 12 urte hasitako atzerriko borroka bertan behera uzteko asmorik.


2013ko maiatzaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AEBetako armada Afganistanen. Argazkia: www.sdpnoticias.com

Pentagonoko funtzionarioaren arabera, Al Qaedaren kontrako misioak beste bi hamarkada iraungo lituzke.

RT webgunearen arabera, “Terrorismoaren kontrako gerrak" zenbat iraun dezakeen galdetu zioten Sheehani eta hark erantzun: “Gutxienez 10-20 urte gehiago”. Amerikako Estatu Batuetako presidente Barack Obamak esandakoaren arabera, Afganistango azkeneko tropak 2014an aterako dira.

“Terrorismoaren edo terrorearen kontrako gerra” Bushen lehenengo administrazioak hasi zuen Irailaren 11ko gertaeraren ondoren. 13 urte igarota, hainbat senatarik AUMF kritikatu dute, alegia, indar militarra erabiltzeko baimena ematen duen ebazpena. Horren arabera, presidenteak baimena dauka nazioen, organizazioen eta pertsonen kontra indarra erabiltzeko, uste badu nazioarteko terrorismoarekin nolabaiteko zerikusia dutela. Erresoluzioa ontzat hartzen ez dutenen ustez, AUMF ebazpena gero eta handiagoa den gerra justifikatzeko erabiltzen ari dira.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude