Diziplina guztietako euskal sortzaileak biltzea du helburu Taupaka kultur elkarteak. MusikHerria kolektiboa osatu zuten Norte Apache, 121Krew, Feos pero Majos, Zein da zein?, Siroka, Solte eta Huts musika taldeetako kideek jarri dute abian autogestioa oinarri duen egitasmoa. Jendaurreko aurkezpena urriaren 6an egingo dute Bilboko Zazpi Katu gaztetxean.
Musikariek sortu dute Taupaka, baina haren asmoa esparru guztietako sortzaileak biltzea da. Sormen lanak modu librean zabalduko ditu, elkarteko kideen, herri mugimenduen eta beste eragile batzuen arteko elkarlanean oinarrituta. Siroka taldeko abeslari Maria Riveroren hitzetan, "kulturaren pribatizazioak desdemokratizazio kulturala dakar, edonork ez du izaten eduki kulturaletarako sarbidea".
Elkarteko sortzaileen lanak DDT etxeak banatuko ditu.
Informazio gehiago:
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.