Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Konstituzio Auzitegiko bigarren ponentziak ere Sortu legeztatzea eskatzen du

2012-06-20
alde 0    kontra 0
Zabaleta Sorturen sorrera egunetan alderdi berriari buruzko azalpenak ematen.

Espainiako Konstituzio Auzitegian eztabaidagai dute Sorturen auzia. El Mundo egunkariaren paperezko edizioak azaldu duenez Elisa Pérez Vegak aurkeztutako bigarren ponentziak sortu legeztatzea eskatzen du, bere estatutuetan biolentzia errefusatzen delako "garbi eta irmo", eta hori nahikoa da magistratuaren ustez. Zirriborroaren arabera, Auzitegi Gorenak Sortuk alderdi politiko moduan elkartzeko duen eskubidea urratu zuen.

Atzo El País egunkariak epaitegiko iturriak aipatuz aurreratu zuen zirriborro berriak, aurreko eztabaidetan bi aldeek egindako ñabardurak barne izango dituela. Hala, El Mundok gaur dioenez, Elisa Pérezek ez ditu froga guztiak banan-banan aztertu, eta kasu egin die Bilduren aferan Konstituzio Auzitegiak "gehiegikeriaz jokatu" zuela zioen sektoreari; era berean alderdi bat ilegalizatzeko aukerak zein diren ere oso zabal jorratzen du ponentziak. Baina segidan, Sortu legalizatzeko arrazoiak ematen ditu eta honakoa dio: "Ilegalizazio prebentiboak nahi ez badira, estatutuen edukietara begiratu beharko da".

Duela bi aste hasi ziren Konstituzio Epaitegian Sorturen gaia jorratzen. Sorturen sententzia aste jurisdikzional honetan eztabaidatu beharko dute, beste 25 gai ingururen artean, El Paísen esanetan. Egunkari horretan diotenez, gaia luzatu eta aste honetan ez balute bozkatuko, tribunalak uztailaren 2ko aste jurisdikzionalerako utz lezake. Hala ere, erabakiak nahiko aurreratuta baleude, datorren astea bera ere ahalbidetu lezakete aurrera egiteko.

Informazio gehiago:

- Bide guztiek daramate Konstituzio Auzitegira (ARGIA, 2011-10-09) Eduardo Vírgala zuzenbide katedradunarekin Sortu auziaz Urko Apaolaza Argiako kazetariak egindako elkarrizketa.

- Sortu alderdi gisa aurkeztu zuten Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek, bertan esan zuten bortizkeria arbuiatzen dutela. Bideo honetan ikus daiteke ekitaldi hura.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El País
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys