Piztu Ezazu Argia 970x90

'Sortuko dira besteak' ikuskizunaz gozatzeko aukera berriak

2012-11-21
alde 0    kontra 0

Euskal sei kantari ezagun dira Sortuko dira besteak ikuskizuneko protagonistak. Euskal kantarien obrak eta nazioarteko klasikoak berreraman dituzte taula gainera. Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul Berzaitzen ahotsek beteko dituzte Elgeta, Bilbo, Donostia eta Gasteizko antzokiak.

Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren abestiak berreskuratzeaz gain, nazioarteko hainbat abeslari eta musika talderen kantak euskaratu eta eskainiko dituzte: Leonard Cohen, Lluis Llach, Pablo Milanes, Rolling Stones…

Bernardo Atxaga eta Amets Arzallusek ere tartea izango dute emanaldietan, propio ikuskizunerako prestatutako testuak errezitatuko baitituzte. “Olerkia eta kantagintza lotu zitezkeela konturatzea oso esanguratsua izan zen. Kantagintza aparteko tresneria da”, adierazi du Atxagak.

Bilboko emanaldia atzo aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Bertan bildu ziren ikuskizuneko parte hartzaile batzuk, Joxean Goikoetxea musika zuzendariarekin eta Joxeanjel Arbelaitz birako sustatzailearekin batera.

Xabier Leteren omenalditik

Xabier Leteri egindako omenaldietan abestu ziren kantak ditu oinarri Sortuko dira besteak ikuskizunak. “Aurrez izandako sortzaileen lana belaunaldi berriek jarraitzeko gonbidapena da”, adierazi dute, besteak beste, ARGIA laguntzaile duten ikuskizunaren sortzaileek.

Emanaldien datak eta ordutegiak

Elgeta: Azaroak 25. 19:30ean Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak: www.kutxasarrerak.net helbidean edo takilan.

Bilbo: Abenduak 1. 20:00etan Arriaga Antzokian. Sarrerak: www.generaltickes.com/bbk helbidean edo takilan.

Gasteiz: Abenduak 15. 20:30ean Principal Antzokian. Sarrerak: www.entradas.cajavital.es helbidean edo takilan

Donostia: Abenduak 22. 20:00etan Kursaalean. Sarrerak: www.kutxasarrerak.net helbidean edo takilan.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Naiz | EiTB | El País
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2425
 
azala2424

2426 zenbakia.
2014ko abuztuaren 03a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys