Piztu Ezazu Argia 970x90

Soldatak jaisteko "gomendatu" dio Europako Bankuak Espainiari

2012-08-10
alde 0    kontra 0
Mariano Rajoy eta Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea, artxiboko irudian.

Europako Banku Zentralak gutxieneko soldata jaisteko –gaur egun 641 eurokoa da– "gomendatu" dio besteak beste Espainiako Gobernuari, "lehiakortasuna" irabazi nahi badu. Mariano Rajoy presidenteak onartutako lan-erreforma txalotu egin du Europako Bankuak, berandu samar heldu dela uste duen arren. Dena den, gaineratu du lan araudia gogortu beharko lukeela Espainiako Gobernuak.

Soldatak jaisteaz gain, kaleratutako langileentzako kalte-ordainak murrizteko ere proposatu du Europako Bankuak, baita soldaten inguruko negoziazioak zuzenean enpresa mailan egin daitezela onartzeko ere. Sindikatuek egiten duten negoziazio kolektiboa desagerraraziko luke horrek. Neurri batean eskaera hori jada egin du bere Espainiako Gobernuak, denbora zehatz bat pasa ostean hitzarmen kolketiboak berritzen ez diren kasuetan, enpresarien eta langileen arteko negoziazio zuzena baimendu baitu.

Banku Zentralak du Espainiaren erreskatea sinatzeko eskumena, eta aipatu neurriekin herrialde horren defizita murriztea lortu nahi du.

Informazio gehiago:

Europako Banku Zentralaren abuztuko txostena (pdf, ingelesez)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: EiTB | El País | Voz Pópuli
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys