Sindikatuek bilkurak egingo dituzte AHTren obretan ari zen langilearen heriotza salatzeko

  • Bosgarren behargina hil zen atzo Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan, gidatzen zuen kamioia irauli ondoren. Tolosako Aldaba Txiki auzotik igarotzen den zatian ari zen lanean 47 urteko langilea, JUVE enpresarentzat. Sindikatuek bilkurak egingo dituzte heriotza hori salatzeko; CCOO eta UGTk gaur eguerdian, eta ELA, LAB, EHNE, EILAS eta Hiru sindikatuek bihar, Tolosako udaletxearen aurrean.


2011ko irailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

ELA eta LAB sindikatuen esanetan, AHTaren obren lan baldintzak ez dira egokiak, langileek lanaldi luzeak egin behar izaten dituztelako, besteak beste. LABek, bestalde, obrak gelditzeko eskatu zuen.

Istripua gertatu eta berehala Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi zuen Herri Lanetako Segurtasun Batzordea bilduko dela jazotakoa aztertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude