batbirulau!
Anjel Lertxundi, Antton Olariaga.
Galtzagorri elkartea, Alberdania, Erein, Igela, 2011.
Izebak festa bat dira. Eskaintzen dizkizuten ordu horietan esprimitzen dute jolaserako gogoa, zerbait diferentea egiteko indarra, iloben erreakzioak tentatzeko pikardia... Batbirulau! izan liteke izeba rockeroen albuma, orri bakoitzean sorpresa bat zabaltzen duena, dena hitz-jolas, dena irudimentsu...
Umeek eskutik kentzen dizuten horietako bat, “hurrengoa nik aukeratuko dut” tirabiran jartzen dituen horietakoa. Orriz orriko eta lerroz lerroko irakurketa militarra puskatzen duena, orri eta lerro denak hankaz gora ditu eta. Dela liburuko izeba-ilobak sutondo giroan daudenean, dela kanpinera joaten direnean, dela mapa mundira murgiltzean, dela mozorroekin trabestitzean, jolaserako bide ematen digu etengabe liburuak: kantu bat kantatzeko, esaera zaharrak bertsionatzen aritzeko, antzerkia egiteko, marrazteko...
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.