Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Bateragune Auziko kideei kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, urte kopuruak jaitsi arren

2012-05-09
alde 0    kontra 0
Bateraguna auziko epaiketaren irudia

Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi hamar urtetik sei eta erdira jaitsi die zigorra Auzitegi Gorenak. Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletari 10 urtetik 6ra. Bost magistratutik hiru agertu dira sententziaren alde, eta bi aurka. Bi boto partikularretako batek absoluzioa eskatzen zuen, eta besteak berriz, epaiketa berriz egitea beste tribunal batekin.

Hasiera batean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi erakunde armatuko zuzendaritzako kide izatea egotzita eskatu zizkieten 10 urteko karztela zigorra. Hala, epaiak dio ez direla zuzendaritzako kide, horregatik murrizten zaiela zigorra, baina talde armatuko kide direla.

Auzitegi Nazionalaren arabera, ETAren aginduak jarraitu zituen ezker abertzaleak bide politiko eta demokratiko esklusiboa hautatu zuenean. Bost auziperatuei ETAren aginduz Batasuna berregituratzea egozten zaie.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Gara | El País | El Mundo
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys