Segiko kide izatea egotzitako 40 gazteen aurkako epaiketako bigarren saioari ekin diote

  • Segiko kide izatea leporatutako 40 gazteren kontrako epaiketaren bigarren saioari ekin diote. Asteleheneko saioan, inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu eta militantzia politikoa egiten dutela aldarrikatu dute auzipetuek. Lau gazte ez dira epaiketara azaldu, Espainiako Auzitegi Gorenaren "zilegitasun eza" kritikatzeko. 


2013ko urriaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gazteak, epaitegira sartu aurretik

Gazte erakundearen kontrako epaiketa hiru epetan egingo dute: lehen fasea, astelehenean hasi eta asteazkenarekin bukatuko dute; bigarrena, azaroaren 25ean, 26an eta 27an egingo dute; eta, bukatzeko, abenduaren 9an, 10ean eta 11n amaituko dituzte aurreikusitako epai saioak. Dena den, epaiketa luza daiteke, eta saio gehiago ere egin ditzakete. Denbora tarte luzean eta egun bakanetan epaitzeak sortzen duen nekea eta diru galera azpimarratu dituzte auzipetuek. Haien iritziz, elkartasuna indargabetzeko "estrategia" ere izan daiteke.

Asteleheneko saioan, tortura salaketak eta militantzia politikoaren aldarrikapena

Hamar gaztek deklaratu dute: Ainara Bakedano, Jon Anda, Jon Ziriza, Gaizka Likona, Olatz Izagirre, Ion Telleria, Aitziber Arrieta, Garazi Rodriguez, Maialen Eldua eta Eihar Egaña, hurrenez hurren. Uko egin diote denek fiskalaren eta herri akusazioaren galderei erantzuteari eta haien abokatuari erantzun diote soilik.

Telleria izan ezik, gainontzeko denek salatu dituzte torturak –Telleria Frantziako Poliziak atxilotu zuen– . Ainara Bakedanok, adibidez, tratu txarrak ekiditeko ihes egin zuen. Bere burua aurkeztea erabaki zuenean, ordea, ez zioten aukerarik eman eta epaitegiaren atarian atzeman zuten. Asteleheneko epai saioan, atxilotu ondoren torturatu zutela esan du, eta, horregatik, deklarazioa sinatzera behartuta ikusi zuela bere burua.

Jon Andak ere "era basatian" torturatu zutela deklaratu du.

Rodriguez, Elduak eta Arrietak eraso sexistak egin zizkietala esan dute. Bortxatzeko mehatxuak eta ukituak egin zizkieten hiru gaztei, beren hitzetan. Gainera, Rodriguezek eta Elduak  bat egin dute eraso egin zien polizia deskribatzerako orduan: Gizon gazte bat definitu dute biek, eta ezaugarri fisiko berberak nabarmendu dituzte.

"Frogak": kamisetak eta jaietako zapiak, besteak beste

Hainbat froga aurkeztu ditu fiskalak gazteen kontra; besteak beste, elkarretaratzeetako argazkiak, Gazte Martxan eta Gazte Topagunean parte hartzea, txosnetako txandak egin izana, kamisetak eta jaietako zapiak.

Egañari Amarako Jai Batzordeari buruzko galderak egin dizkiote, eta Zirizari Barañaingo Gazte Asanbladaren ingurukoak.

Epaiketa politikoak

Joseba Permachek epaiketa politikotzat jo du gazteen aurkako prozedura eta dei egin die eragile sozial eta sindikalei auzipetuei babesa emateko. "Bake prozesua bertan behera utzi nahi dute, baina ez dute lortuko", esan du.

Info7 irratiak egindako elkarrizketan, Ion Telleria auzipetuak azpimarratu du "onartezina" dela epaitegi batek 40 gazteen lan politikoa epaitzeko eskumena izatea.

Auzipetutako gazteek ere epaiketa politikoaren ideiari eutsi diote, Berria egunkariko elkarrizketan.

Twitter bidez #libre eta #libreMadrildik etiketen bidez segi daiteke epaiketa zuzenean.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude