Seaska Baionako suprefetaren hitzekin sinesgogor

  • Baionako suprefet Patrick Dallennesek jakinarazi du Falloux legeari aurre egiteko aterabidea lantzen ari direla. Seaskako ikastolen aldeko IkasTalo Mani´Festaren ondotik egin ditu adierazpenok.


2014ko urtarrilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pasa den ekainean Hendaiako ikastola berria egiteko proiektua babesteko manifestazioa. (Argazkia: Kazeta.info)

Otsailean aurkeztuko dute Frantziako Hezkuntza Kodearen irakurketa gaurkotua bilduko duen zirkularra.

Aterabide orokor horrek izaera integrala izanen duela aurreratu du Dallennesek; hortaz euskarazko hezkuntzaz gain bretoiera eta alsaziera egiten den ikastetxeetan ere izanen du eraginik.

Seaskako zuzendari Hur Gorostiagak adierazi du suprefetak “hitz ederrak” esan arren ez duela irtenbiderik eskaintzen. “Zirkular batek egiten duen gauza bakarra legea oroitaraztea da”, salatu du Gorostiagak. Bere ustez Falloux legea indargabetu artean ez  da irtenbiderik egonen.

1850.urtean indarrean jarritako Falloux legeak hezkuntza pribatuko ikastetxeei - Seaskako ikastolak tartean- diru publikoarekin laguntzea debekatzen du. Horrek hainbat ikastolaren sorrera eta berritze asmoak geldiarazi ditu, eta arriskuan jarri ditu, besteak beste, Hendaia, Beskoitze eta Hazparneko ikastola proiektuak.

Gogoratu behar da, Falloux legea dekretu aurrerakoia zela sortu zenean. Izan ere, garai hartan hezkuntza pribatua ikastetxe erlijiosoen baitan zegoen eta horien finantzaketa publikoa galaraztea helburu zuen legeak. Egun, Frantziako gobernuak frantsesa lehen hizkuntza gisa erabiltzen ez duten ikastetxeak "zigortzeko" berreskuratu du XIX.mendeko legea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude