Piztu Ezazu Argia 970x90

Sarrikotapeako zabortegia eraikitzeko lanak geldiarazi dituzte behin-behinekoz

2012-08-14
alde 0    kontra 0
Hondakinak tratatzeko plantaren kontrako kartela. (Gaizka Iroz / Kazeta.info)

Paueko administrazio auzitegiak bertan behera utzi du Sarrikotapeako (Zuberoa) hondakinentzako planta (Mendixka) eraikitzeko Bil ta Garbi sindikatuak zeukan baimena, Terre Verte elkarteak jarritako salaketa onartuta. Erabakia behin-behinekoa da. Auzitegiak kasua sakonago aztertuko du behin-betiko erabakia hartu baino lehen. Bil eta Garbik egindako hitzarmenek eta zabortegiak hartuko lukeen eremuak sortzen dute zalantza gehien.

Hondakin planta eraikitzeko lanak duela hamar bat egun hasi zituzten, poliziak obrak blokatzen ari ziren herritarrak kanporatu ondoren. Terre Verte elkarteko Jean-Bernard Serbiellek auzitegiaren erabakia txalotu du, behin-betiko erabakiaren zain daudela azpimarratu arren. Bestalde, Bil eta Garbi sindikatuko Thomas Vacheyren hitzetan, "erabakiak ez du esan nahi baimena legez kanpokoa denik".

Informazio gehiago:

Hondakinak murrizteko kanpainaren balantzea aurkeztu du Terre Verte elkarteak (Kazeta.info / 2009-10-20)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys