SAREKO ARGIAk bere 10. urteurrena ospatuko du gaur Donostian
2007-11-30

handitu txikitu
Sareko Argiak 10 urte

SAREKO ARGIAk Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan egingo du 10. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ongietorri hitzalditxoaren ostean, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitz egingo du, eta haren ondoren Xabier Letona ARGIAko zuzendariak. Hark aurkeztuko ditu SAREKO ARGIAren proiektu berriak: Bideoak kanal eraberritua, Euskal Herrian zehar egindako 400 ibilbidetik gora jaso duen Ihesi kanala, eta Euskal Kulturaren Urtekariaren Interneteko bertsioa. Proiektu horien berri Ideia berrien multid@ntza erreportajean eman genuen.

 

Halaber, Zeruko Argia eta Argiaren artxibo historikoa ere Interneten jarriko dugu aurki. 1919tik gaur arterako aleak eskainiko ditugu bertan; orotara 60.000 erreferentzia inguru.

 

Letonak amaitutakoan, SAREKO ARGIAko lagunek Sareko Argia, 10 urte bideoa eskainiko dute. Hamabost minututan, web gunearen historia, oraina eta etorkizuna laburbilduko du ikus-entzunezkoak. Victoria Eugeniako ekitaldia hasi aurretik, bideo hori www.argia.com webgunearen azalean jarriko dugu ikusgai.

 

Ekitaldiari Vicent Partal Vilaweb.cat egunkari elektronikoko zuzendariaren Vilaweb, esperientzia eredugarria Katalunian izeneko hitzaldiak emango dio amaiera. Argia astekariaren hurrengo zenbakian Partali egindako elkarrizketa irakurri ahal izango duzue.

 

SAREKO ARGIAren 10. urteurrena dela-eta, Internetek azken urteetan izan duen garapenari buruzko mahai-ingurua egin genuen pasa den astean Luistxo Fernandez, Gorka Julio, Aitor Lopez de Aberasturi eta Lontzo Sainzekin. Mahai-ingurua PDF formatuan irakurri dezakezue; han hartutako irudiekin bideo bat ere osatu dugu.

 

Euskadi Irratiak ere grabatu zuen mahai-ingurua, eta gaur eskainiko du laburpen bat, iluntzeko 21:08etatik aurrera, Esaidazu saioaren barruan.

  • Iruzkina idatzi(2)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • Aitor - 2007-11-30 14:31:08: Zorionak, koadrilla!Lan bikaina egiten ari zarete.
  • iturri - 2007-11-30 18:19:24: Horixe baietz: zorionak. Berandu iritsiko naiz, baina utzi pintxo batzuk niretzat.

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia