Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Nafarroako Gobernua: "ETB ezin da aurkeztu LTDko lehiaketetara"

2012-10-12
alde 0    kontra 0
EAK ETB ikusteko paratutako hedagailua Guardia Zibilak prezintatuta.

Juan Luis Sánchez de Muniain, Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Harreman instituzionaletako kontseilariak esan du telebista publikoek ez dutela funtzionatzen lizentzia bidez; eta ETBk adibidez, ezin duela aurkeztu Lurreko Telebista Digitaleko lizentzia lehiaketetara.

Hala erantzun dio kontseilariak Aitziber Sarasola Bilduko legebiltzarkideak egindako galderari. Sarasolak kritikatu zuenez, Nafarroan oraindik ETB bide analogikotik ikusi behar da eta Nafarroako Gobernuak ez dauka 2009an sinatutako lankidetza hitzarmena betetzeko inolako intentziorik.

Nafarroako Gobernuak dio hitza bete duela eta ETB Nafarroan emititzeko baimena eman duela, multiplex zerbitzua eskainia duela. Gobernuaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren esku dago ETB1en eta ETB2ren emisioa garraiatzea eta mantentzea. Hitzarmenaren helburua ETB1 eta ETB2 Nafarroan Lurreko Telebista Digitalaren bidez emititzea zen. 2012an analogikoan baino ezin da ikusi ETB Nafarroan.

Lizentzien lehiaketara itzulitz, Sánchez de Muniainek adierazi nahi zuena da, joan den abuztutik Canal 4 eta Popular TV telebistek libre utzitako lizentziak eskuratzeko lehian ezin duela sartu ETBk telebista publikoa delako, eta beraz, bi kate pribatu horiek hutsik utzitako lizentziek hala jarraituko dute beste inork ez baitu eskatu emititzeko baimenik.

Informazio gehiago:

Guardia Zibilak ETB Iruñerrian ikustea ahalbidetzen zuen errepikagailua zigilatu zuenekoa

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Eitb.com
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys