San Fermin herrikoiak aldarrikatu ditu Gora Iruñeak


2013ko uztailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Auzolanean eraikitako jai gune euskaldun eta parekidea lortzeko, UPNren trabak gainditu behar izan dituela adierazi du Gora Iruñeak. Aurrera begira, San Ferminetako jai batzordea osatzea du helburu: "Horixe da hurrengo erronka, instituzioekin lan egitea eta mahaiaren inguruan esertzea, denon artean San Ferminak eraikitzeko, inongo traba eta eragozpenik gabe".

Jai Gunea uztailaren 6an zabalduko dute, 14:00etan. 18:00etan Gora Iruñearen omenaldia izango da, eta 19:45ean hasiko dira kontzertuak. Lehen egunean Gose, Gatibu, The Bon Scott Band, Dj Kreator eta Dj Clandestino arituko dira Runa Parkean.

Bestalde, Alde Zaharrean 300 ekintza baino gehiago antolatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude