Salvador Puig Antich anarkistaren heriotza: bertsio ofiziala gezurtatu dute

  • Erregimen frankistak hildako azken presoetako bat izan zen Salvador Puig Antich anarkista kataluniarra eta oraindik argitu gabe daude haren exekuzioaren inguruko hari-mutur asko. Jordi Panyella kazetariak  Salvador Puig Antich, cas obert liburua plazaratu berri du, bertsio ofiziala ezeztatuz.


2014ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Salvador Puig Antichen irudia. (Arg: YouTube)

Francisco Anguas Barragán subinspektorea hiltzeagatik epaitu eta heriotza zigorrera kondenatu zuen Tribunal militar batek Puig Antich 1974an. Garrote vil izeneko teknika erabiltzen akabatu zuten, alegia, aulki batean eseri, burdinez egindako lepokoa jarri eta asfixiatu.

Panyellak orduko gertakariak lehen pertsonan bizi izan zituztenengana jo du liburua dokumentatzeko. Besteak beste, artatu zuten erizainak elkarrizketatu ditu, Puig Antichen militantzia kide Xavier Garriga eta kasuaren inguruko frogak ezkutatu zituen instrukzio epaile Enric Palau.

Auziaren gakoa Palauk ematen du: “Poliziek hil zuten Barragán subinspektorea, ez Antichek”. “Praxi txarreko akats poliziala” izan zen hilketa, eta gero Puig Antichi leporatu zioten. Huraxe garatutako teoria.

Gero ezkutatu nahi izan zutela salatu du: “Poliziak esaten zuen zer sartu behar nuen sumarioan, zein dokumentu hartu eta zeintzuk gorde epaitegiko armairuan”.

Ahoa josita, 20 orriko deklarazioa

Indar polizialekin izandako liskarraren ondorioz, tiro batez masailezurrean zauritua izan zen ekintzailea, eta Bartzelonako Hospital Clinic-era eraman zuten, 1973ko irailaren 28tik urriaren 2ra. Ahora josi zioten, zauria itxi zedin. Eta horrela egon zen ohean lau egunez.

Erizainek kontatu dute orain poliziak aldez aurretik egindako 20 orriko txostenarekin azaldu zirela. “Ezinezkoa” iruditzen zaie zegoen egoeran egonda Puig Antichek deklarazio horiek egin izana.

Orain, Carlos Slepoy familiaren abokatuak liburuan argitaratutako informazio aintzat hartu, eta Argentinako justiziaren aurrean aurkeztutako kereilan gaineratuko du.

“Mendeku nahia”

Herri mugimenduko taldeek aktibistaren erailketa kritikatu izan dute, eta Frankismoak Carrero Blancoren heriotzaren ostean zeukan “mendeku nahiari” atxiki diote gertatutakoa.

Puig Antich, oroimenean

2007an Koldo Izagirrek poema batzuk eskaini zizkion eta Erramun Landaren grabatu batzuekin batera erakusketan jarri. Bideoa hemen ikus daiteke. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude