Saltoki txikien aldeko manifestazioa egingo da igandean Bilbon

  • ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Bizkaiko merkatarien elkarteek eta kontsumitzaileen elkarteek deituta, saltokiak igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako manifestazioa egingo da igandean Bilbon, 12:00etan Moyua plazatik abiatuta.


2012ko martxoaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Urtarrilean egindako manifestazioaren irudi bat (Argazkia: Bilboko Branka)

Atzo eskainitako prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzari helaraziko dioten manifestua aurkeztu zuten. Mirari Irurek eta Ziortza Amestoik aurkeztu zuten idatzia. Instituzioei eskatu diete bertan behera uzteko saltokiei igande eta jai egunetan irekitzeko aukera ematen dien hitzarmena. Halaber, denda txikien eta lanpostuen alde lanean jarraituko dutela berretsi eta "kontsumo arduratsuaren beharra" azpimarratu zuten, "inposatu nahi diguten neurriz kanpoko kontsumoaren aurrean".

Informazio gehiago:

- Merkatariak, jai egunetan irekitzearen aurka (gaztelaniaz Bilboko Elkartzen-en webgunean. 2012-02-28)

- Gehiengo sindikala saltokiak jai egunetan irekitzearen aurka agertu da. (Bilboko Branka. 2012-01-09)


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude