Piztu Ezazu Argia 970x90

"Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?" izango da erreferendumeko galdera, eta erantzuna "Bai" ala "Ez"

2012-01-26
alde 0    kontra 0

Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak aurkeztu du 2014ko udazkenerako planteatu duten independentzia erreferendumeko galdera zein izango den: "Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: 'Bai' eta 'Ez'.

Honez gain, erreferendumean parte hartuko luketen herritarren kopurua handitu nahi du, galdeketa 16 urtetik gorakoei planteatuz. Ikusi The Guardian egunkariak presidente eskoziarraren hitzalditik pasarterik garrantzitsuenak hartuz egindako bideoa (ingelesez).

Galdera ingelesez ondorengoa izango da: Do you agree that Scotland should be an independent country?. Salmonden hitzetan, "galdera laburra, sinplea eta garbia da". Galdeketari buruzko txostena aurkeztu dute, hemen kontsulta daiteke PDFan osorik.

Britainiarrek independentziaren aurka legokeen gehiengo bat dagoela uste dute, eta bi erantzuneko galdera planteatu nahi lukete, ahalik eta azkarren. Testuinguru horretan ulertu behar da duela bi aste David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak 18 hilabeteko epea ezarri zionekoa Eskoziako Gobernuari independentziari buruzko erreferenduma burutzeko.

Eskoziar abertzaleek ordea, denbora beren alde dagoela sinesten dute eta hirugarren erantzun bat planteatu nahi dute, ezezkoaren aldekoak banatuko lituzkeena.

Salmondek, Londresen presioak baztertu eta erreferenduma 2014ko udazkenean burutzeko asmoa berretsi du.

Bideo hau jarri du Eskoziako Gobernuak Youtuben galdeketaren berri eman eta gutxira. Bertan herritarrei 300 urtetan izan ez duten aukera historikoa dutela esanez amaitzen du Alex Salmondek.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: BBC | The Guardian
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys