Saizarbitoriaren 'Martutene' Literaturako Euskadi Saria

  • Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene nobelak irabazi du Literaturako Euskadi Saria. Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek irabazi dute itzulpenekoa Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak euskaratzeagatik.


2013ko urriaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bi bikote heldu dira Saizarbitoriaren nobelako protagonistak (argazkia: Dani Blanco).

Gaztelaniazko literaturaren saria Ramiro Pinilla bizkaitarrak irabazi du Aquella edad inolvidablerengatik. Ilustraziokoa berriz, Elena Odriozolarentzat izan da Tropecista lanarengatik.

Ikusmin handia sortu zuen nobela

Ia hamar urtez nobelarik argitaratu gabe egon ostean publikatu zuen Saizarbitoriak iaz Martutene nobela mardula Erein editorialaren eskutik.

Donostiako izen bereko auzoan kokatua, bi bikote heldu ditu protagonista. Haien arteko harremanak zalantzan jarriko ditu AEBetako neska gazte baten etorrerak.

ARGIAren 2.334. zenbakian xehetasunez azaldu zituen idazleak nobelak dauzkan ertz ugariak.

Mark Twain euskaraz

Gazte literaturako klasiko unibertsal bat euskaratzea saritu dute itzulpengintzari eskainitako Euskadi Sarian. Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen Klis-Klasikoak bilduman publikatutako Tom Sawyer-en abenturak nobela Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek itzuli dute lau eskutara. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Getxoko Muxikebarrin

Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.


Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria

Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.


2023ko Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxek

Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.


2022-10-13 | ARGIA
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.


2021-10-20 | ARGIA
Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.


Eguneraketa berriak daude