Soziedad Alkoholika musika taldeko sei kideak datorren ostegunean (azaroak 2) epaituko ditu Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Lehen Sekzioak. Fiskalak musika talde gasteiztarra osatzen duten sei kideen aurka urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du, euren abesti batzuetan ustez terrorismoa goraipatzeagatik. Soziedad Alkoholika taldearen aurkako prozesua Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) kereila jarri ostean abiatu zen.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403