Xabier Letonak ARGIAko zuzendari izateari utziko dio irailetik aurrera eta aldizkariko egungo erredaktore buru Estitxu Eizagirrek hartuko du bere lekua. Letona 2002tik ari da zuzendari lanetan. ARGIA astekarian astero idatzi ohi duen Maltzagatik atalean azaldu ditu erreleboaren zioak.
Garoñako zentral nuklearra itxi egingo du Espainiako Gobernuak uztailaren 6rako. Plantaren explotazioa amaitu egingo da, bere luzapena epe legaletan betetzea ezinezkoa dela argudiatuta.
Aranjuezko espetxean preso dagoen Nahikari Otaegi eta bere familia kideak nozitzen ari diren egoera salatzea eta hobetzea helburu duen ekimena jarri dute martxan.
LOMCEren aurkako manifestazioa antolatu dute urriaren 12rako Bilbon. Nafarroako eta EAEko legebiltzar eta gobernuei Werten legea “inolaz ere ez” aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako hainbat eragilek.
Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari exekutibo izan zen Jaques de Groote hogei urtez (1973-1994); iruzurra eta diru-zuriketa larriak egitea egotzi diote.
Gaur goizaldean langileak berriz itzuli dira lantegira baina sarrailak aldatuta eta lauzpabost segurtasun guardia aurkitu dituzte atarian sarrera eragotziz. Horren aurrean kanpalekua jarri dute lantegi parean.
Hainbat manifestari Brasilgo Kongresuaren teilatura igo da bart. Poliziak gas negar-eragileekin egin die aurre, eta herritarrek molotov koktelak jaurti dizkiete.
Ekainaren 22an jokatuko da Euskal Herriko XXV. Eskolarteko Txapelketa, Orioko kiroldegian (ikus eskuorria). Goizeko saioan (11:00etan hasita) 14 urtera artekoak lehiatuko dira, taldeka. Arratsaldean (15:30etan), berriz, 15-18 urtekoak, banaka. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatua, aukera paregabea da biharko plazetan ikusiko diren bertsolarietako batzuen lehengaia ezagutzeko, eta euskalkien aberastasunaz gozatzeko.
Berria egunkariak estilo liburu digitala aurkeztu du. Edukiak etengabe eguneratuko dituzte, erabiltzaileen zalantzak argituko dira eta Interneten nola idazi behar den azaltzeko atal bat dauka, besteak beste.
Hezkuntza eredu tradizionaletik at, “balore eder batzuen arabera gurasoek eta beren lagunek hezitako haurrak” ditu helburu Bizi Toki egitasmoak. Ikusi eta ikasi jardunaldi pedagogikoak antolatu ditu hilaren 22 eta 23an.
Beti tantxetan ari denari nola sinetsi, behingoagatik serio mintzatzea egokitu zaionean? Bada, ez da marketin kanpaina, egia baizik; hau da Beranduegi web telebistaren 100. eta azken saioa. Hauxe da gure agurra, 45 minututan azalduta.
Gipuzkoak bizi duen hondakinen kudeaketa aldaketan, Atez Atekoaren kontrako zalaparta nagusiaren bazterrean kasik oharkabean, fenomeno sozial berri eta oso berezia ari da zabaltzen: auzokonposta.
Zer da atxikimenduzko haziera? Zer da edoskitzea? Zergatik hautatu hezteko edo elikatzeko era bat edo beste? Zergatik ez biberoia? Zergatik eraman haurra soinean?
Ekainaren 22an Leka kaleko artegintza jaialdia egingo da Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Graffiti, bandera eta buruberoki tailerrak; hitzaldiak eta kontzertuak.
Maiatzean Espainiako Estatuan izandako langabeziaren datuak ezagutu berri ditugu. Aurreko hilean baino 98.265 pertsona gutxiago. Gobernuak eta bere terminal mediatikoek “kimu berdeak” ikusi dituzte segituan eta optimismoz begiratzen omen diote etorkizunari. Errealitatea egoskorra da ordea