Sopelako Rise To Fall taldeak irabazi du 'Bibo Hiria' pop-rock lehiaketa, metal atalean. Aurten, euskaldunak izan dira hiru finalistak. Akatu talde iruindarra eta Mendeku Itxua usurbildarrak eskuratu dituzte bigarren eta hirugarren postuak. Pop-rock atalean, Malagako Filetones taldea gailendu da.