Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Rajoyren murrizketen xehetasunak argitaratu ditu M15ak

2012-08-02
alde 0    kontra 0

Espainiako Ekonomia Ministroak Europako Batzordean ustez aurkeztutako dokumentuak zabaldu ditu M15 mugimenduak. Joan den uztailaren 13ko data duten dokumentuotan zehatz azaltzen dira Rajoyren Gobernuak egingo dituen murrizketak. Dokumentuak ingelesez daude eta erreforma guztien artean, aurrera begira hartuko dituzten murrizketak azaltzen dituzte, langabeziagatik jasotzen den laguntza edo osasun publikoaren sistemari egin asmo diotena.

Dokumentuok Europar Batasuna, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Moneta Fondoari egindako aurkezpenak dira, merkatuen presioak arindu eta merkatuen konfiantza irabazi asmoz, M15en arabera.

Hala ere, lan hauek lortu eta sarean jarri dituen erakundearen hitzetan, Gobernuari ez zaio axola neurriok herritarrengan izango duten eragina. "Ez zaie axola (hain ongi zehaztutako) eragin ekonomiko horrek askoz tragikoagoa izango den eragin soziala izango duela, eta ez zaie interesatzen Espainiako gizarteak jakitea zehatz, eta denbora errealean, zer den gainera datorrena". M15ren arabera, "erabat antidemokratikoa" da Rajoyren Gobernua, gutxiengo batentzat gobernatzen dutela uste baitute.

Dokumentuotan ikus daitekeenez, gerora Espainiako Gobernuak hartu dituen zenbait neurri aurrikusten ziren, BEZaren igoera kasu; baina beste zenbait tramitatzen ari dira, langabeziagatik jasotzen den prestazioen murrizketa, edo pentsioen sistema publikoaren erreforma berri bat adibidez.

Zifrak jarri dizkiete langabeziagatik jasotzen diren laguntzei egingo dizkieten murrizketei: 2012an 1.900 milioi eurora iritsiko dira murrizketok, 2013an 5.810 milioiraino, eta 2014an 6.050raino. Guztira, 13.760 milioi euro.

Dokumentuetan zehatz agertzen dute Espainiako Gobernuak datorren urteetarako hartu dituen konpromisoak.

Dokumentu honek neurrien laburpena egiten du.

Dokumentu hau murrizketen laburpen eskematikoa da.

Dokumentu honetan likidezia fondoen baldintzak azaltzen dituzte.

Dokumentuok Twitterren #EnAgostoYPorLaEspalda etiketarekin zabaltzen ari dira eta komunitatean gaztelaniara itzuli dituzte.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys