Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Rafael Alegria Via Campesinako buruzagia hiltzeko planak salatu dituzte

2012-10-11
alde 0    kontra 0
Rafael Alegria (argazkia: Dani Blanco)

Hondurasko Segurtasun Ministerioak Rafael Alegria sindikalistari jakinarazi dio bera hiltzeko plan baten berri izan duela. Via Campesina laborarien mugimenduko nazioarteko koordinatzailea da Alegria eta hainbat gizarte mugimenduk salatu dutenez, ez da mehatxatzen duten lehenbiziko aldia.

Besteak beste, jakinarazi dute 2009ko abuztuaren 11n Hondurasko Via Campesinaren bulegoen kontrako atentatua egin zuten kalibre handiko armekin eta handik egun batzuetara identifikatu gabeko gizon bat bulegoan sartzen saiatu zen arma bat eskuan, nekazarien mugimenduko hainbat buruzagi bilduta zeudenean. 2011n berriz, Alegriari modu konfidentzialean jakinarazi zioten AEBetan, Miami hirian, bera bahitzeko planak egiten ari zirela, Manuel Zelayaren alde lerratu zelako.

Gainera, Alegriaren egoera salatu duten gizarte mugimenduek gogorarazi dute, Manuel Eduardo Diaz giza eskubideen alorrean lan egiten zuen fiskala erail zutela aurtengo irailaren 24an, baita Antonio Trejo nekazari-mugimenduekin lan egiten zuen abokatua ere, joan den hilaren 22an.

Aurrekari horiek kontuan izanda, nazioarteko komunitateari eskatu diote presiona dezala Hondurasko presidente Porfirio Lobo, giza eskubideak defendatzaileen kontrako mehatxuak eta segurtasun eza amai daitezen.

Informazio gehiago:

Irakurri Sustrai Colinak Rafael Alegriari ARGIAn egindako elkarrizketa. “Elikagaien subiranotasunik gabe ez dago subiranotasun politikorik” (2010-12-05).

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys