Putin presidente hautatu dute Errusian iruzur salaketa artean

  • Vladimir Putin Errusiako presidente izango da berriz, hauteskundeetan erabateko gehiengoa (%64) lortu ostean. Bigarren itzulia egin beharrik ez da izango, beraz. Oposizioko alderdiek irregulartasunak salatu dituzte eta auzitegietara joko dutela iragarri dute. Bien bitartean, gaur arratsaldean hainbat manifestazio egingo da Moskun, Putinen aldekoek deituta batzuk, eta oposizioak deituta besteak.


2012ko martxoaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Vladimir Putin.

Hauteskundeetan Gunennadi Ziuganov komunista geratu zen bigarren lekuan, botoen %17,20rekin; eta Mijail Projorov oligarka hirugarrenean, %7,78rekin. Irregulartasun zantzuak direla-eta, bi hautagaiek ez dute Putinen garaipena onartu.

Sei urterako

Aurrez, zortzi urtez izan zen Putin presidente. 2000ko hauteskundeetan botoen %52,94 lortu zuen, eta 2004an %71,31. Estatuburuaren agintaldia sei urtera luzatu da orain.

Dmitri Medvedev gaur arteko presidenteak Putinekin batera ospatu zuen hauteskundeen ostean haren garaipena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
2024-03-18 | ARGIA
Putinek orain arteko emaitzarik onenak lortuta irabazi ditu Errusiako hauteskundeak

Errusiako hauteskundeetan, Vladimir Putin presidenteak botoen %87 lortu du eta agintean izango da 2030era arte. Putinek adierazi du Navalni trukatzeko ituna egina zuela oposizioko kidea hil baino egun batzuk lehenago.


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


2024-02-23 | Gedar
Errusiari zigor gehiago ezarriko dizkio Europar Batasunak

Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.


Gotorlekurik zaharrena

Siberiako taigan duela 8.000 urteko gotorlekua topatu dute Berlingo Freie Universitäteko ikerlariek, inoizko zaharrena. Gotorlekuak Iraultza Neolitikoarekin batera iritsi zirela uste izan da luzaroan, nekazaritzak komunitateak egonkortzea ekarri zuelako.

Baina duela... [+]


Eguneraketa berriak daude