Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Putin salatzeko baliatu dute Pussy Riot-ekoek beren aurkako epaiketa

2012-08-09
alde 0    kontra 0
Vladimir Putin lehen ministroaren aurkako emanaldia emateagatik epaitu zuten Pussy Riot punk musika taldea

Pussy Riot punk musika taldearen epaiketa abuztuaren 17an amaituko da ziurrenik. Hirukotea Moskuko Kristo Berreroslearen katedralean emandako kontzertuagatik epaitu dute. Elizan sartu eta Vladimir Putin lehen ministroaren aurka abestu zuten, Kremlinetik kanporatzeko eskatuz.

Maria Aliojina, Yekaterina Samutsevich eta Nadia Tolokonnikova dira Pussy Riot taldea osatzen dutenak. Atzo izan zen akusatuen eta abokatuen arteko azken eztabaida. Akusatuek diote beraien asmoa Moskuko egoera politikoa salatzea zela. Ez, ordea, erlijioa iraintzea.  

Defentsak hiru ekintzaileen askatasuna eskatu du, “herritarren sentimendu erlijiosoak iraintzea” leporatuta. Fiskalak aldiz hiru urteko kartzela zigorra eskatu du Pussy Riot taldeko kideentzat.

Moskuko taldea bere performance probokatzaileengatik da ezaguna. Gai politikoei eta Errusiako emakumeen egoerari buruzkoak dira gehienak.

Informazio gehiago:

Boligrafo Gorrian azaldu genizuen zein diren taldearen printzipio eta inspirazio iturriak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El País | The Guardian | Rt.com
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys