Eus domeinua

PuntuEus Elkarteak .eus domeinua lortzea du helburu
2009-01-29

handitu txikitu

Gaur goizean aurkeztu da Euskaltzaindiko egoitzan PuntuEus elkartea, .eus domeinua lortzeko lanean hasita dagoena. 2008ko apirilaren 2an eratu zen elkartea, euskararen eta euskal kulturaren arloko hainbat taldek eratuta. Besteak beste, bertan daude Euskaltzaindia, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Partaide Ikastolak, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea. Katalanek 2005ean lortu zuten .cat domeinua, hizkuntza eta kulturak Interneten ikusgarri bilakatzeko lehen domeinua. PuntuEus elkarteak haiek diseinatutako bideari jarraituko dio.

Irakurri PuntuEus elkartearen aurkezpenaren prentsa-oharra (PDF)

 

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Javier A. - 2009-01-29 12:00:47: Asko pozten naiz, bejondeiela atzean dauden horiei denei. Gainera, gai honekin haserre xamar ibili izan naiz, sortzaileek diskrezioa eskatu zutela aitortu ondoren, duela ia lau hilabete Luistxo Fernandezek konferentzia batean denen aurrean esan baitzigun, eta gero bere blogean ere esan baitu.("Euskal Herrian .eus domeinuaren aldeko ekimen bat gorpuzten ari da, erdi sekretuan, diskrezioz lan egitea funtsezkotzat jo dutelako, eta ez dakit nik aurrera irtengo den"). Zein zen beren helburua, inor gutxik dakiena badakiela erakutsi eta egun batez protagonista izatea? Eta ekimena izorratu izan balu? Ez dut ulertzen...

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia