Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Prentsa braillez: 'Publinews' aldizkariaren eredua zabaltzen ari da Latinoamerikan

2012-09-11
alde 0    kontra 0
Braillezko egunkaria. Argazkia: Anna-Claire Bevan-en bloga.

110.000 lagunek sufritzen dute Guatemalan ikusmenarekin lotutako ezintasunen bat eta problema larriagoa da nekazalguneetan. Itsu gutxik daukate irratia edo telebista eskura. Horregatik, Publinews hilabetekariaren agerpena ez da nolanahiko albistea izan bertakoentzat. Doan da eta braillez dago idatzita. Uztailean atera zuten lehen zenbakia eta Amerika Erdialdeko braillez idatzitako lehenengo egunkaria da.

Guatemalako Itsuen eta Gorren Elkarteak (Prociegos) bultzatu du argitalpena eta 2.500 kopia banatzen dituzte. Lau enpresaren babesa du argitalpenak: Walmart, Telefonica, Cardioaspirina eta Cervecería Centro Americana S. A..

Duela bi urte Txilen argitaratu zen Latinoamerikako lehenengo braillezko hilabetekaria. Bigarren esperientzia da Guatemalakoa, eta harrera ona izan duenez El Salvadorren beste hainbeste egitea litekeena da.

Publinewsek 16 orrialde ditu eta nazioarteko, Guatemalako, teknologiari buruzko eta kirolari buruzko albisteak jorratzen ditu. Erronka argitalpena gehiago hedatzea eta maizago argitaratzea da.

Informazio gehiago:

Anna-Claire Bevan-en blogean gaztelaniaz.

New Internationalist aldizkariaren webgunean ingelesez.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys