Piztu Ezazu Argia 970x90

PSCko kide batzuek alderdia utzi eta Nova Esquerra Catalana sortu dute

2012-10-12
alde 0    kontra 0
Ernest Maragall

Ernest Maragall ministro ohi eta PSCko kide historikoak alderdia utzi eta Nova Esquerra Catalana alderdia sortu du, PSCko beste hainbat kiderekin batera, Vilaweb agerkariak jakinarazi duenez. Alderdiak Kataluniarentzako estatu propio baten eta autodeterminazio eskubidearen alde egingo du.

Azaroaren 25ean izango diren hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki dute, ez bakarka ezta beste alderdiren batekin koalizioan ere  "Ez dugu esperimenturik egin nahi ez eta ere gure izaera galdu nahi".

Biltzar fundazionalak, berez diskretua izan behar zuen baina publikoa izan da. Horren ostean Maragallek esan zuen, PSCn jarraitzea "zentzurik gabekoa eta fikziozkoa" izango litzatekeela.

Maragallek, PSCko alderdikide eta independentista batzuekin batera eginiko bilerak, ezker nazionalista indartsu baten abiapuntu izan nahi du, "CiUk irudikatzen duen eskuin indartsuari" aurre egingo diona izanaz. PSCk lortu ez duena alegia.

Esan dutenez oraindik hasieratan dagoen proiektu bat besterik ez da, eta ideologiaren manifestua joan den astean PSCko 145 kideek bultzatu dutena dela. Horien artean aurkitzen dira Marina Gelli, Antoni Castells, Ernest Maragall eta Juan Manuel del Pozo aholkulari ohiak, Lleidako alkate den Ángel Ros eta Marina Badia Eurodiputatua.

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys