Prentsaurrekoak eta alferrikako gastuak
Onintza Irureta| 2008-09-23

handitu txikitu

Itxura egingo dugu. Mahai dotorean, entzuleen aulkien maila baino gorago liburua aurkeztu nahi dutenak eseriko dira. Pare-parean beraiek tripodea jarriko dute, mahaian eseri aurretik azkenak Rec zanpatuko du. Bideoz grabatutakoa sarean jarriko dute derrepentean. Hara hor prentsaurreko digitala.

Behin baino gehiagotan egin dela hori, konforme, eta denbora errealean gainera (Hizkuntza Politikarako sailburuordearen hitzaldiren bat dut gogoan), konforme. Liburuaren aurkezpena entzule-kazetaririk gabe egitea feedback-ari bizkarra ematea dela, neurri batean konforme. 

Baina zenbat eta zenbat ordu galtzen dituzte kazetariek joan-etorrian? Zenbat diru gasolinatan eta peajetan? Zenbat CO2 zerura? Prentsaurrekoak eta prentsaurrekoak daude, baina askotan kazetari gaztetxoak dira entzule eta ez dute ezer galdetzen, eta gainera, prentsaurrekoan esandakoa paperean idatzita ematen zaigu kazetarioi. 

Liburua, proiektua, aldarrikapena aurkeztu nahi duenak hala egin dezala, baina bere bulegotik, ditxosozko teknologiak horretarako eta gehiagorako ematen du.

Mahaian eseri, tripodea jarri parean, grabatu eta sarean jarri. Kazetariok bulegoan ikusiko dugu, eguneroko aulkitik altxa gabe. Merezi duenagatik altxatuko gara eta joan behar den tokira joango gara.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia