PP Crazy in love
Jon Torner| 2008-10-28

handitu txikitu
Pignoise taldearen kontzertua PPren ekitaldian

Antonio Basagoiti PPko lehendakaritzarako hautagaiak iragarri zuen: hauteskunde kanpainan Barack Obamaren ereduari jarraituko dio. Hautesleekin komunikazio zuzena lortzea xede duen kanpaina berritzailea egingo duela hitzeman du, eta igandean Donostiako Victoria Eugenia antzokira gerturatu zirenek hala izango dela egiaztatzeko parada izan zuten, El Mundo egunkariko kronikan irakurri daitekeen moduan (artikuluak Interneten sarbide mugatua dauka). PPren ekitaldiari hasiera ez zion Taran, taran, tarito taran ereserki itsaskorrak eman, Beyoncé eta Jay-Z musikari estatubatuarren Crazy in love abestiaren Uh oh, uh oh, uh, oh no no melodiak baizik.

 

Rolling Stones, Coldplay eta Dandy Warlhols taldeen kantak ere entzun zituzten PPko militanteek, eta Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak Zorionak zuri (ez dakigu euskaraz ala gazteleraz) abestia eskaini zion Basagoitiri, haren 39. urtebetetzean. Eta izan zen sorpresa gehiago: Pignoise taldeak Sube a mi cohete eta Te entiendo kanta ezagunak zuzenean jo zituen Victoria Eugenian, alderdiko hautagai eta jarraitzaileek osatutako zirkuluaren erdian. Kontzertuaren bideo eta argazkiak alderdiaren webgunean, YouTuben eta Flickr-en ikus ditzakezue. PPk Facebook eta Tuenti sare sozialetan ere ireki ditu kontuak, Internetek hauteskunde kanpaina honetan izango duen garrantziaren erakusgarri. Hala ere, PPk bere programari eman dion izenak harritu gaitu gehien: "Pop Politika". Ez gara gu izango popularren estrategia berria epaituko dutenak, baina pop hitzak izan duen bilakaera negatiboari mesede gutxi egingo dio Basagoitiren kanpainako protagonista izateak, pop guay, jator eta pastelarekin identifikatzerik nahi ez duen musika estiloari bereziki.  Ez dugu uste kanpainaren mezua berritzailea izango denik –gainerako alderdi guztiena bezala–, baina ziur hura zabaltzeko moduak zeresanik emango duela.

  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia